miércoles, 7 de diciembre de 2011

AGUR!!!

Gaur IKT ikasgaia emango dugun azken eguna da, beraz, pena handiz, agur esateko eguna iritsi zaigu. Asko ikasi dugula uste dugu, hasieran, ez genekien blogg-ik egiten ezta blogg bat zer zen sikiera. Orain, nahiko ondo maneiatzen dugula esan dezakegu, eta hasieran ikusten ez genion praktikotasuna ikustea lortu dugu. Hiruron artean hitz egiten egon gara eta seguru asko etorkizunean tresna hau erabiliko dugu eskolaren eta familiaren arteko komunikazioa sustatzeko.
Beste barik, agur esaten dizuegu!

Primeran pasa gabonetan!!!



GABON GAUA POZIK IGARO DEZAGUN!!!


lunes, 5 de diciembre de 2011

Zer nolako arrazoia!

Behin, haurtzaroaren psikologiako irakasleak, Elenak, oso esaldi ona esan zigun klasean...

"EZ DIRA KORRIKA EGIN BEHAR BETIRAKO DIREN GAUZAK"

Eta guk, arrazoi handia duela uste dugu, umeek ikasten dutena betirako izango delako, landantzen duguna jasoko dugulako, beraz, ongi landatzea komeni zaigu.

viernes, 2 de diciembre de 2011

Gurasoentzako atala martxan da!

Umeentzako baliabideak ez ezik, gurasoentzako baliabideak ere jartzea erabaki dugu. Izan ere, uste dugu garrantzi handia duela irakasleak eta gurasoak kontaktuan egotea eta ildo beretik joatea, betiere haurraren onurarako.

Horregatik erabaki dugu gurasoentzako orrialde bat jartzea. Honekin lortu nahi genukeena, gurasoekin kontaktua edukitzea litzateke eta gauza kuriosoak, erabilgarriak... partekatzea. Beraz, hortxe doa geure orrialde berria!

Adi gurasoak!!!

miércoles, 30 de noviembre de 2011

Etorkizuneko plana...

Etorkizunean Haur Hezkuntzako irakasleak izango garenez, pentsatu dugu blogg-ari erabilgarriak diren baliabideak gehitzea, horrela, haurrentzako existitzen diren programak aurkituko ditugu eta erabiltzen ikasiko dugu.
Horretarako, beste orrialde bat egin dugu eta gutxinaka haur txikieak informatika arloan murgildu daitezen, joko eta ariketa ezberdinak eskegitzen joango gara. Espero dugu erabilgarriak izatea.
Besterik gabe,

AIO!!!

miércoles, 26 de octubre de 2011

miércoles, 19 de octubre de 2011

Artikulu interesgarri bat

Interneten, blog baten barruan artilkulu interesgarri bat bilatu dugu Ikt eta umeei buruz.

Hona hemen linka:

http://www.tendencias21.net/conocimiento/Las-Nuevas-Tecnologias-y-la-Infancia_a3.html

Espero dugu gure formaziorako baliagarria izatea.


miércoles, 28 de septiembre de 2011

Lehen kontaktua bloggarekin!

Egun on guztioi! Pasaden astean bloggaren munduan murgildu ginen lehen aldiz... klasera sartu eta gutako bakoitzak blogg bana egiteari ekin genion oinarrizkoena ikasten hasi ginen, hala nola, bloggaren diseinua aldatzea, bideoak, argazkiak jartzea...
Gaurko klasean aldiz, planak apur bat aldatu ditugu eta hirunaka blogg bat osatzen hasi gara. Gure kasuan, taldekide baten blogga hartu dugu oinarri gisa. Esan beharra daukagu ohiko taldeak aldatu egin ditugula, jende desberdinarekin lan egiteko. Gaurko sarrerarekin jarraitzeko bideo erabilgarri honekin usten zaituztegu: