Egun on guztioi!!!
Gu Amara, Maider eta Maialen gara, Haur Hezkuntzako 2.mailako ikasleak. Aurten, “IKT” (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) izeneko ikasgai bat daukagu eta ikasgai honen proiektu garrantzitsuena, blogg bat eratzea da; beraz, irakasleak bidalitakoaren arabera, jaioberria blogga sortu dugu.
2011.eko urriaren 19a
Kaixo zibernautak!

Zalantza nagusienetako bat, egunerokoa hain zuzen zertan datzan, zelan ebaluatuko den eta beste hainbat eta hainbat irizpide argitzea izan da. Horretarako, irakasleak "El diario secreto de pulgarcito" ipuina jarri digu adibide gisa eta horri esker, ordorio batzuetara heldu gara: sarrerak zentzu honetan gehiago jantzi behar ditugu eta sormena eta hausnarketarako galderak eta arazoak planteatzen ikasi behar dugu.
Ondo izan!!!
Behin egunerokoaren ideia argitu ostean, hiruko taldeak osatu ditugu bloggean aritzeko eta ohiko taldeak egin beharrean, nahastea erabaki dugu, irakaslearen gomendioa jarraituz.
Gaur, orri berriak zelan egiten den irakatsi digute zenbait klasekidek eta haien azalpena entzun ostean, orri berri bat egitearei ekin diogu.
Horretaz aparte, gadgetak sortzen ikasi dugu, eta taldeko kide guztiak gonbidatzen baita bakoitzak bere e-maila eta pasahitza erabiliz bloggean sartu ahal izateko.
Gaurko klasearekin bukatzeko, bloggaren aurkezpenak egin ditugu taldeka, gainontzeko taldeek geure blogg-a ikusi ahal izateko, eta guk besteena baita.
Geure aburuz, blogg bat egitea zaila da baina, hala ere, taldeka egitea motibagarriagoa da banaka egitea baino. Beraz, garbi ikusten da oso motibatuta gaudela.
Hurrena arte!!!
2011.eko urriaren 26a
Kaixo bloggeroak!!!
Gaurkoan, nola ez, bloggeatzen egon gara, eta gauza asko ikasi ditugu:
- Creative Commmonds zer den eta zertarako balio duen, honi esker, besteek zure informazioa ikusteko baimena ematen duzu.
- Markadore sozialak erabiltzen, honekin, link-etan dagoen informazioa berritzerakoan, zure bloggean ere berritzen da.
- Soinuak edota abestiak nola argitaratu, embeden bidez hain zuzen ere.
- Maskota bat (Dolly), arrainontzia eta erloju bat jarri ditugu.
Azkenik, Josunek egindako bloggei buruzko dokumentu bat irakurri dugu eta trasteatzen egon gara. Ondorioz, asko ikasi dugula esan dezakegu eta horregatik, nahiko pozik gaude.
Hala ere, giroa ez da bera izan talde guztietan, izan ere, amaieran egindako hausnarketan, talde batzuk aspertuta, motibatuta, galduta, pozik, haserre… sentitu direla aitortu dute. Hori dela eta, Alaitzek proposatu digu hurrengo saiorako, klasearen giroa eta ikasgaiaren ikaskuntza hobetzeko ekarpenak egitea.
Ondo izan!!!
2011.eko azaroaren 2a
Egun on ekipo!
Gaur, normalean ez bezala, klasean sartzerakoan ez ditugu ordenagailuak zuzenean piztu. Honen ordez, irakasleak proposatu digu guztiok batera borobilean elkartzea. Behin borobilean elkartu garenean, talde bakoitzak klasearen giroa eta ikasgaiaren ikaskuntza hobetzeko pentsatutako ekarpenak egin ditu eta guztion artean ideia ezberdinak botatzen, hausnartzen, gauzak proposatzen... aritu gara. Ondorio argi batera heldu gara, gehiengoak, movie maker, power point, IT txartelak... bezalakoak jorratu nahi zituen eta guri, IT txartelak egokitu zaizkigu.
Horretaz aparte, blogarekin jarraitu dugu, eta diseinuaren aldetik berrikuntza gehiago egin ditugu:
- IPOD bat jarri dugu haur kantekin.
- Bisitariak zenbatzeko aparagailua sartzen ikasi dugu.
- Eta azkenik, link bat jarri dugu arratoia manejatzen ikasteko programa batekin.
Amaitzeko, IT txartelei buruzko informazioa bilatzen hasi gara eta honen inguruan gure artean hitz egiten egon gara.
Betiko legez, klase amaieran, Alaitzek klasearen garapena definitzeko hitz bat eskatu digu. Eta gure gaurko hitzak hauek izan dira:
Maialenek aurrerapen hitza aukeratu du, uste duelako dagoeneko, blogean aritzeko oinarrizko ezagutzak lortu ditugula eta horiek erabiliz aurrera jarrai dezakegula.
Amararen hitza, erabilgarria izan da. Hasieran egindako hitzaldi horretan,erabiliko diren gauzak lortu dituela uste duelako.
Maiderren hitza, azkenik, berrikuntza da. Batez ere, bloggarekin zerikusia duen guztia berarentzat berria delako eta egunez-egun gauza gehiago barneratzen ari delako.
Azkenik, esan beharra daukagu hasieran izandako hizketaldia oso erabilgarria iruditu zaigula, geure emozioak eta haserrea kanporatzeko balio izan zaigulako eta dena patsadaz hartzen ikasten hasteko eta horretarako ze gauza hobeagorik musika lasaia entzutea baino?
Goza ezazue momentua eta hurrengora arte!!!
2011.eko azaroaren 9a
Kaixo bloggeroak!!!
Gaurkoan, aurreko egunean esandakoarekin aritu gara jo eta ke hirurok. Argitaratu genuen bezala, hiruko taldeetan banatu ginen hiru aplikazio edo programa desberdin ikuskatzeko asmotan. Guri tokatutakoa IT txaratelak izan ziren, baina asko pentsatu ostean, haurrekin zerikusia edo erabilgarritasuna duen programaren bat azaltzea erabaki dugu talde guztiaren artean.
Hau dela eta, Word, Paint eta Google docs programak ikuskatzea eta honen inguruan aurkezpena egitea erabaki dugu. Gure hirukotea konkretuki, Word-arekin arituko da, haurren eremuan erabilgarria izan daitekeen aplikaziorenbat zertxobait arakatzeko asmotan.
Klase praktikoko ordu guztiak erabili ditugu programa hau guztiz arakatzeko, gauza berri asko ikasiz; portadak, argazkiei kolorea kentzen umeek margoz dezaten, grafikoak egiten, aurkibideak… eta beste hainbat eta hanbat gauza, existitzen zirenik ere ez genekizkienak.
Lan honen amaieran, eta aplikazio honen helburuak eta erabilgarritasuna bereganatzean, klase guztiaren aurrean azalpen bat eskaini beharko dugu, klasekideek erabiltzen ikas dezaten, guk egin dugun bezala. Hori dela eta, aurkezpena zelan egingo dugun pensatzen egon gara... baina oraindik ez daukagu ezer argi.
Geure emozioen eremuari erreparatu ezkero, gorabehera handiak izan ditugula aitortu behar dugu. Hasieran apur bat desesperatu gara ez genekielako ongi egokitutako gaiarekin (IT txartela) zer egin, kontzeptu horrek oso eremu zabala hartzen baitu bere barne. Baina denon artean hitz egiten egon ostean eta bakoitzak gai konkretuago bat jorratuko zuela adostu dugunean hobeto sentitu gara. Word-en trasteatzen hasi gara eta oso motibatuta egon gara, bakoitza bere saltsan...
Beste proiektu batean murgildu gara eta bloggarekin hasi ginen bezala, apur bat galduta egon gara hasieran, baina aurreko erronkari bezala, honi ere aurre egingo diogu!!!
2011.eko azaroaren 23a
Kaixo berriz ere!
Gaurko eguna, aurkezpena egin aurretik geratzen zaigun azkenengo eguna da, eta esan beharra dugu giroan normalean baino tentsio gehiago nabaritzen dela. Aurreko egunean bezala, gaur ere word-ean aritu gara jo eta su eta nahiz eta gauza asko ikasi ditugun, zenbait zalantza etorri zaizkigu burura: Nahikoa izango da bi egunetan trasteatzen lortu dugun informazioarekin edo gehiago bilatu beharko dugu? besteei azalduko dieguna zaila da edo beharbada errezegia? zelan egin dezakegu aurkezpena dibertigarria, entretenigarria eta garrantzitsuena dena, baliagarria izan dadin???
Nahi gabe, Alaitz eta Maiderren abesti hau etorri zaigu burura... ai ai ai ai ai mila galdera, baina batera! Erantzuna non ote da!!!
Honen aurrean erabaki duguna izan da planing antzeko bat egitea, funtzioak bananduz eta noraino iritsiko garen adostuz. Beraz, dena argi utzi ostean lanari ekin diogu eta word-ak aplikazio asko dituela dakigun arren, erabilgarrienak erabiltzen ikasten saiatu gara, datorren egunean geure klasekideei azaltzeko.
Luzez egon gara hori egiten eta horren ostean, IT txartela aurkeztu behar genuen taldekide guztiak elkartu gara, datorren eguneko aurkezpenari buruz hitz egiteko asmotan.
Zenbait ideia proposatu ondoren, txapelketa bat egitea adostu dugu, entretenigarria, dibertigarria, dinamikoa... izateko eta geure gelakideen arreta deitu ahal izateko ahalegin handirik egin gabe.
IT txartelaren taldeko azpitalde bakoitzak sei galdera egingo zituela adostu dugu, galderen asmatzaileari gomets bat jarriko genioke eta gomets gehien lituzkena garailea izango litzateke eta sari bat irabaziko luke.
Behin dena finkatu ostean, nahiko lasaitu egin gara. Izan ere, bukatu aurreko azken momentuak oso zailak izaten dira, helmuga hurbil ikusten delako baina oraindik iritsi barik zaudelako.
Hala ere, esan beharra daukagu oso pozik sentitzen garela, batetik, aurkezpena ondo aterako zaigula uste dugulako eta bestetik, egindako lan guztiak azkenean ematen duen fruitua ikusten hasi garelako.
Hau guztia esan ostean, agur esateko garaia iritsi dela uste dugu, beraz,
AGUR!!!
AGUR!!!
2011.eko azaroaren 30a
Egun on!
Aurreko egunean aipatu genuen bezala, gaur aurkezpen eguna da. Urduri gaude baina era berean gogo biziz, eta geure ikaskedeek txapelketaren aurrean zelango erreakzioa duten ikusteko irrikitan. Hemen jarriko dizuegu txapelketaren gidoia, zer esango dugun, galderak... ikus ditzazuen.
Egunon! Ongi etorri gure lehiaketara!
Hasteko, esan behar dugu lehiaketa hau antolatzea erabaki dugula, Iktak hezkuntzan zati garrantzitsua direlako. Are gehiago, etorkizunean gu irakasleak izaterakoan oso tresna erabilgarria izango dela uste dugu.
Lehiaketaren arauak azalduko ditugu:
Galderak egingo ditugu eta zuek zuen ordenagailuetan, erantzuna bilatu beharko duzue, denbora mugatu batean (kronometroarekin kontrolatu).Hiruko taldeak egingo ditugu. Erantzuna aurkitzen duen lehenengoa arbelara atera behar da azaltzeko. Erantzuna zuzena bada, gometza bat jarriko diogu. Gometz dehien dituen taldea, saria eskuratuko du. Erantzuna bilatzen ez bada, guk azalduko dugu.
Beraz, lehiaketarekin hasiko gara.
Lehiaketaren arauak azalduko ditugu:
Galderak egingo ditugu eta zuek zuen ordenagailuetan, erantzuna bilatu beharko duzue, denbora mugatu batean (kronometroarekin kontrolatu).Hiruko taldeak egingo ditugu. Erantzuna aurkitzen duen lehenengoa arbelara atera behar da azaltzeko. Erantzuna zuzena bada, gometza bat jarriko diogu. Gometz dehien dituen taldea, saria eskuratuko du. Erantzuna bilatzen ez bada, guk azalduko dugu.
Beraz, lehiaketarekin hasiko gara.
WORD
1. Orri batean jarri “lehenengo titulua”, beste orri batean “2 titulua”. Orain aurkibide bat egingo dugu.
· Tituluak selekzionatu
· Estilos
o Aukeratu bat (adibidez normal)
· Referencias
· Agregar texto
o Nivel 1
· Tabla de contenido
· Insertar tabla de contenido
o Aukeratu gustoko duzun formatua baieztatu
2. Nola sartu ahal dituzu koadroak worden eta barruan idatzi??eskema kontzeptual bat egiteko adibidez?
· Insertar
· Formas
· Aukeratu koadroa edo nahi duzuna, jarri nahi duzun moduan
· Eskumako botoa klikatu
· Agregar texto
· Idatzi
3. Nola hautatzen da word-en jadanik diseinatuta dauden portadak?
· Insertar, portada. (bertan agertzen diren argazkiak kendu daitezke eta zuk nahi duzuen beste bat erantsi dezakezu).
4. Nola ezarriko genuke argazki prediseinatu bat, eta argazki horri nola kenduko genioke kolorea umeek margotu dezaten?
· Insertar, imágenes prediseñadas (argazkia bilatu eskuin aldean).
· Boton derecho, formato de imagen, cambiar de color (blanco y negro).
5. Egin dezakezue grafiko bat enuntziatua hau izanik: Inkestaren arabera, %50-ak kirola egiten du egunero, %30-ak astero eta gainontzekoek inoiz ez.
Insertar ; gráfico ; columna, circular, lineal...
6.Minuskulaz idatzita dagoen testu bat zelan pasatu daiteke maiuskulara pausu batean?
Shift ; F3
GOOGLE DOCS
1. Hasteko, non sartu behar gara Google Docs erabiltzen hasteko?
Lehenik eta behin, gmail kontu bat izan behar dugu. Ondoren, "google docs" bilatzailean jarriz gero, zuzenean sartuko gara. Hala ere, gmail helbidea eta pasahitza eskatuko digu.
2. Google Docsk dokumentuak beste hizkuntzetan itzultzeko aukera ematen du. Baina, nola itzul daiteke hizkuntza batetik bestera?
Orrian itzuli nahi den esaldia daukazularik, eman “herramientas”-i, ondoren “traducir”. Bertan zaudelarik nahi duzun hizkuntza klikatu. Azkenik “aceptar”
Orrian itzuli nahi den esaldia daukazularik, eman “herramientas”-i, ondoren “traducir”. Bertan zaudelarik nahi duzun hizkuntza klikatu. Azkenik “aceptar”
3. Zelan ipini daiteke web helbide bat jarraian bere edukietara joateko aukera emanez?
"Insert link" sakatu.
4. Nola konpartitzen dira dokumentuak?
"File" atalean "email collaborators"-ean klikatu eta nahi dugun pertsonen email jarriz.
5.Google Docs aplikazioan desberdinez osatuta dago, adibidez, dokumentuak sortzeko aplikazioa, word antzekoa. Zein aplikazio motak ditu eta non klikatu behar da?
"Create" atalean nahi dugun aplikazioa sakatu.
6.- Nola bihurtu powerpoint bat beste formatuan?
"File" atalean "download as"-ean klikatuz eta nahi dugun formatua aukeratu.
PAINT
1. Nola margotzen da irudi bat paint-ean?
2. Ordenagailuan dagoen paint atzeratuta geratu da ez dago paint berriagorik?
Bai, badago. Paint.net izeneko programa bat dago, betiko paintaren eboluzio bat dena, honen eta photoshoparen arteko “nahasketa” bat delako.
3. Irudi bat eraldatzeko zer programa erabili dezakegu?
Irudi bat eraldatzeko programa bat baino gehiago dago, baina adibide bezala, picture manager deituriko programa dago. Hau, officeko programa bat da.
4. Zer da gimp?
Gimp photoshoparen antzeko programa bat da. Argazkiak aldatzeko, efektuak emateko, akatsak zuzentzeko eta abar erabiltzen dena.
Gimp photoshoparen antzeko programa bat da. Argazkiak aldatzeko, efektuak emateko, akatsak zuzentzeko eta abar erabiltzen dena.
5. Zer nolako erabilera emango diegu programa hauei klasean?
Gimp era picture manager bezalako programak haur hezkuntzan erabiltzeko aurreratuegiak direla uste dugu. Paint programa askoz sinpleagoa denez, egokiago ikusten dugu haur hezkuntzan lantzeko, eta honekin irudiak egin ahal ditugu haurrentzako, edota haiek irudiak egin ahal dituzte.
6. Antzeko programarik al dago?
Bai, photoshop, photoscape, lehen aipatutako paint.net…
2011.eko abenduaren 7a
Egun on bloggeroak!
Gure lanarekin amaitzeko, hausnarketa bat egitea erabaki dugu. Horretarako, pasa den egunean, ikasitako programa erabili dugu. Prize izena daukana.
Hasteko, zaila iruditu zaigu, egitura erabakitzea. Are gehiago, Prize guretzat guztiz berri den programa delako.
Azkenik, erabaki dugu, guretzat egun bakoitzean garrantzitsuena izan dena jartzea eta bakoitzean, hitz bat jartzea, egun horretan sentitu duguna islatzeko.
Hona hemen, linka:
Espero dugu zuen gustokoa izatea!!!