miércoles, 7 de diciembre de 2011

AGUR!!!

Gaur IKT ikasgaia emango dugun azken eguna da, beraz, pena handiz, agur esateko eguna iritsi zaigu. Asko ikasi dugula uste dugu, hasieran, ez genekien blogg-ik egiten ezta blogg bat zer zen sikiera. Orain, nahiko ondo maneiatzen dugula esan dezakegu, eta hasieran ikusten ez genion praktikotasuna ikustea lortu dugu. Hiruron artean hitz egiten egon gara eta seguru asko etorkizunean tresna hau erabiliko dugu eskolaren eta familiaren arteko komunikazioa sustatzeko.
Beste barik, agur esaten dizuegu!

Primeran pasa gabonetan!!!



GABON GAUA POZIK IGARO DEZAGUN!!!


lunes, 5 de diciembre de 2011

Zer nolako arrazoia!

Behin, haurtzaroaren psikologiako irakasleak, Elenak, oso esaldi ona esan zigun klasean...

"EZ DIRA KORRIKA EGIN BEHAR BETIRAKO DIREN GAUZAK"

Eta guk, arrazoi handia duela uste dugu, umeek ikasten dutena betirako izango delako, landantzen duguna jasoko dugulako, beraz, ongi landatzea komeni zaigu.

viernes, 2 de diciembre de 2011

Gurasoentzako atala martxan da!

Umeentzako baliabideak ez ezik, gurasoentzako baliabideak ere jartzea erabaki dugu. Izan ere, uste dugu garrantzi handia duela irakasleak eta gurasoak kontaktuan egotea eta ildo beretik joatea, betiere haurraren onurarako.

Horregatik erabaki dugu gurasoentzako orrialde bat jartzea. Honekin lortu nahi genukeena, gurasoekin kontaktua edukitzea litzateke eta gauza kuriosoak, erabilgarriak... partekatzea. Beraz, hortxe doa geure orrialde berria!

Adi gurasoak!!!